Espainiako loteriaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Donostian
Espainiako loteriak 600.000 euro utzi ditu Donostian, abuztuaren 19an egin zen zozketan. Legazpi kaleko 1 zenbakian dagoen Boulevard Berri administrazioan saritua izan den 62.808 zenbakidun hamar dezimo saldu zituzten, eta dezimo bakoitzaren jabeak 60.000 euro eskuratuko ditu.