Euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria egingo dute irailaren 2an
Irailaren 2an Euskal Jaiak ospatuko dira Donostian, eta, besteak beste, erromeria egingo dute Parte Zaharreko Plaza Berrian, Donostiako Festakek, Bagera Euskaltzaileen Elkarteak eta Gipuzkoako Euskal dantzarien Biltzarrak antolatuta. Udaleko txistulariek zuzenean joko dute erromerian, eta Jon Iraolak egingo ditu aurkezle lanak.
19:00etan izango da, eta dantzari ohien esku dantzarekin hasiko dira. Ondoren, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria egingo dute, eta hogei pieza joko dituzte; besteak beste, Zazpi jauzi, Isturin, Axuri Beltza eta Iruñatarra.