Egoera zaurgarrian dauden 60 lagunek hartu dute parte abordatzeko 'Harreratxo' baltsetan
Aurtengo Aste Nagusian 60 bat lagunek hartu dute parte Harreratxo baltsetan, egoera zaurigarrian dauden gazte atzerritarrek jaietako ekintzetan parte hartzeko egitasmoan. Iaz, Donostiako Piratek hainbat elkarte eta herri mugimendu gonbidatu zituzten abordatzean parte hartzera, Piratek ere Donostiako aniztasuna balorean jarri nahi zutelako. Joan den urteko arrakasta eta gero, aurten 60 lagun baino gehiago animatu dira, SOS Arrazakeria Gipuzkoak, Hiritarron Harrera Sareak eta Arrats Elkarteak kudeatuta.
Horrez gain, elkarteek adierazi dutenez, aurten berriz ere Flamenka guneko txosnan boluntario txanda egitera animatu dira egoera zaurgarrian dauden gazte asko. “Honelako egitasmoekin hiritarrek gazte hauek beste testuinguru batean ikus ditzakete, egunero pairatzen duten estigma larriari aurre egiteko aukera bikaina, euren adineko beste gazteak ezagutzeko gunea eskainiz”, azaldu dute.
Jarraian, Harreratxo baltsetan parte hartu zuten lagunen bideoa ikus dezakezue: