Hildako 500 marmoka inguru jaso dituzte badiatik
Hildako 500 marmoka inguru atera dituzte gaur (hilak 22) badiatik, Nautikoaren eta Kontxako erlojuen artean. Atzo 40 marmoka eta hiru karabela portuges atera zituzten, eta udaleko iturriek azaldu dutenez, gaur goizean marmoka gehiago iritsi dira badiara. Ura 25 gradu inguruan dago egunotan, eta agian tenperatura altuengatik iritsi ahal izan direla azaldu dute udaleko iturriek.
Marmokak gardenak dira, eta beraz, ez dira ikusteko errazak. Bestalde, karabela portugesek ez bezala, hauek ez dute tentakulurik, eta ez dute ziztadarik eragiten.