Gizon bat larri zauritu da Zurriolan, olatuen ondorioz
50 urte inguruko gizon bat larri zauritu zen atzo (hilak 22) Zurriola hondartzan, eta ospitalera eraman zuten, El Diario Vasco egunkariak argitaratutako informazioaren arabera. Itsasertzean lehertzen diren olatuetako batek gizona hondoaren kontra bota zuen eta buruan kolpea hartu zuen. Kursaaleko zonan flotatzen gelditu zen eta sorosleek ahal bezain azkar atera zuten.
Baliteke gizonak muineko lesioa izatea, eta, hain zuzen ere, hondartzan bertan halako lesioetarako erabiltzen duten taulan jarri zuten, lepoko zerbikala jarri zioten eta mugikortasun eta sentikortasun probak egin zizkioten. Hilabete honetan antzeko beste gertakari bat izan zen Ondarretan, gazte batek olatu baten ondorioz burua hondoaren kontra jo ostean.