Hainbat ekitaldi egingo dituzte 1813an Donostia suntsitu zuen sutea gogoratzeko
Donostia Sutan 1813 kolektiboak eta beste erakunde batzuek hainbat ekitaldi antolatu dituzte 1813ko sutea gogorarazteko. Aurten 210 urte bete dira gertaera hartatik, eta gertatutakoaren memoria historikoa berreskuratu nahi dute ekitaldi horien bidez.
Abuztuaren 26an desfile bat egingo dute, 20:00etan, San Vicente elizatik abiatuta. Ekitaldi horretan, Donostia suntsitu aurreko uneak, abuztuaren 31ko sarraskia eta ondorengo egunak antzeztuko dituzte.
Abuztuaren 29an, 18:30ean, Lurreko Ate zaharrean –San Jeronimo eta Bulebar arteko izkinan– sarraskitik bizirik atera zirenen deklarazio batzuk irakurriko dituzte.
Abuztuaren 31n, duela 210 urte gertatutakoari buruzko informazio panelak jarriko dituzte, eta gaiari buruzko aldizkariak banatuko dituzte.
Amaitzeko, irailaren 1ean, Zuzi Martxa egingo dute, Abuztuaren 31 kalean zehar, 21:00etatik aurrera.