Marrazketabarren erakusketa ikusteko azken egunak
Marrazketabarren erakusketa, Ernest Lluch Kultur Etxean. (Argazkia: Marrazketabar) Korner jaialdiaren bueltan, Marrazketabarren Marrazkien indarra erakusketa inauguratu zuten ekainean Ernest Lluch Kultur Etxean, eta azken txanpan sartu da dagoeneko. Hain zuzen ere, larunbatean (hilak 26) kenduko dute; ostiralera arte 10:00–14:00 eta 16:00–20:30 ordutegian bisitatu ahalko da, eta larunbatean 10:00–14:00 eta 16:30–20:00 ordutegian.
Marrazketabar Mikel Soro artistaren ezizen artistikoa da, eta Realarekin zerikusia duten lanak ilustrazioak egiten dituelako da bereziki ezaguna; besteak beste, berak sortu zuen Txurdin, Realaren egungo maskota. Hala ere, erakusketak artistaren bilakaera eta futbolaz harago garatzen dituen proiektuak ere jasotzen ditu.



