Norteko geltokiko arkupea mugitu dute
Gaur goizean (hilak 23) Brandeburgoko atea izenez ezagutzen den arkupea lau metro mugitu dute, abiadura handiko Norteko geltoki berriaren ataria eraikitzeko lanekin jarraitu ahal izateko. Brandeburgoko ateak etorkizuneko geltokiaren esparruan hondeatu beharreko eremuaren zati bat hartzen zuen, eta, beraz, Euskal Trenbide Sarearen arabera, “ezinbestekoa” zen beste leku batean kokatzea.
EITBk bideoan jaso du arkupea mugitzeko maniobra.