Pirotecnia Valencianak irabazi du su artifizialen lehiaketako herri epaimahaiaren saria
Jasotako 9.966 botoak zenbatu ondoren, Valentziako Pirotecnia Valenciana izan da bozkatuena Aste Nagusiko su artifizialen 58. nazioarteko lehiaketan. Hori dela eta, herri epaimahaiaren saria jaso du. Lehiaketako Urrezko Maskorra ere Pirotecnia Valencianak irabazi zuen. Sari hori banatzerakoan, epaimahaikideek erabaki “zaila eta liskartsua” izan zela aitortu zuten, lehiaketan parte hartu zuten guztiek “oso maila altua” izan baitzuten.