Tintoleta bat agertu da kaian
Tintoleta bat –marrazo urdin ere deitzen zaio– agertu da ostegun goizean Donostiako kaian, arrapalaren inguruan. Sareetan zabaldu den bideo batean ikus daitekeenez, tintoleta arrapalaren inguruan igerian ibili da.
Inguruko uretan bizi den animalia da, eta noizean behin baten bat agertu ohi da hiriko kostaldean. Ez da batere arriskutsua, baina animalia basati guztiekin bezala, ez da ukitu behar, ezta gerturatu ere. Eta, egoera txarrean dagoela ikusiz gero, larrialdi zerbitzuetara deitzea komeni da.
Jarraian, Twitterreko @nitodonosti erabiltzaileak sare sozial horretan argitaratutako bideoa:
En el muelle de Donostia esta mañana.😲😲😲😲 pic.twitter.com/A9ZLbvqAae
— juan encinas (@nitodonosti) August 24, 2023