Aitzol parkean egin dituzten pintaketak salatu ditu Gipuzkoa Basketek

Amara Berriko Aitzol parkean egin berri duten proiektua zapuztu izana salatu du Gipuzkoa Basketek sare sozialetan. Izan ere, Kalean Urban Fest egitasmoaren barruan, Aitzol parkeko frontoia eta saskibaloi kantxa auzolanean margotu zituzten ekainean, eta abuztuan pintaketak agertu dira leku horretan.
Amara Berriko auzo elkarteak ere salatu zituen pintaketa horiek: “Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela diote. Gogoeta hau soilik: zer lortu duzue honekin?”, galdegin zuten bizilagunek. Gainera, pintaketak salatzeko elkarretaratze bat ere egin zuten abuztuaren 9an.