Erretzeari uzteko doako terapiak eskainiko dituzte Donostian

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari uzteko doako terapiak eskainiko ditu Donostian, irailaren 18tik aurrera. Terapia saioak modu presentzialean edo online egin ahal izango dira, eta elkarteko psikologo batek emango ditu.
Izen ematea irailaren 10era arte elkartearen egoitzan bertan egin daiteke (Bartzelona hiribidea, 6), eta baina telefonoz ere (943-45 77 22). Honakoak izango dira terapia saioen ordutegiak: modu presentzialean, astelehenetan 11:00etatik 12:00etara eta online, astelehenetan 15:00etatik 16:00etara; asteartetan 11:30etik 13:00era eta asteazkenetan 17:00etatik 18:30era.