Hiru karabela portuges atera dituzte badiatik
Astelehenean Kontxako badiatik erretiratutako karabelak. (Argazkia: Donostiako Udala) Hiru karabela portuges atera dituzte gaur (hilak 25) Kontxako badiatik. Donostiako udaleko iturriek azaldu dutenez, bainu eremutik kanpo zeuden karabela portugesak, eta horietako bat besteak baino handiagoa zen. Hala ere, bainu eremutik kanpo zeudenez, ez da zauriturik izan.
Ondarretan eta Kontxan bandera berdearekin hasi dute eguna gaur, eta Zurriolan horia jarri dute, itsasoaren egoeragatik.


