Alberto Rodriguez PSE-EEko zinegotzi ohia hil da

Alberto Rodriguez Donostiako PSE-EEko kide historikoa zendu da, 75 urterekin. Larunbatean hil zen, eta alderdiak berak eman zuen heriotzaren berri Twitter sare sozialean.
Urte luzez Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen, Odon Elorza alkate zen garaian. Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzia izan zen, eta bereziki lan egin zuen Ondarretako harrien alorrean, marmoken eta karabelen kontuan eta Altzako auzoan.
Ha fallecido Alberto Rodríguez, concejal socialista en varias de las legislaturas de Odón Elorza. Sus trabajos con las piedras de Ondarreta, el barrio de Altza y hasta las primeras carabelas portuguesas quedan en la memoria. Goian bego. pic.twitter.com/TOkoRWN1ik
— SocialistasDonostia (@SocialistasDono) August 26, 2023
Ze pena. Albertok lan handia egin zuen urtetan altzatarron mesedetan. Elkarrekin aritu ginen Altza Osasuntsuagoaren Aldeko Plataforman, eta azken garaian gutxiagotan ikusten banuen ere, tarteka hitzaspertuan aritzen ginen ("Hombre edil!" esaten zidan). Eskerrik asko, Alberto! https://t.co/gLAJ66Q9oe
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) August 26, 2023