Donostia erre zutela gogoratu dute larunbatean
Donostia Sutan 1813 kolektiboak desfile antzeztu bat egin zuen larunbatean, hilak 26, 1813ko abuztuaren 31ko sutea eta sarraskia gogoratzeko. Aurten 210 urte beteko dira gertaera hartatik, eta gertatutakoaren memoria historikoa berreskuratu nahi izan dute ekitaldi horren bidez.
Horrez gain, aste honetan zehar hainbat jarduera antolatu dituzte kolektiboak eta beste erakunde batzuek. Bihar (hilak 29), esaterako, Lurreko Ate zaharrean –San Jeronimo eta Bulebar arteko izkinan– sarraskitik bizirik atera zirenen hitzak irakurriko dituzte. Abuztuaren 31n, duela 210 urte gertatutakoari buruzko informazio panelak jarriko dituzte, eta gaiari buruzko aldizkariak banatuko dituzte. Amaitzeko, irailaren 1ean, Zuzi Martxa egingo dute, Abuztuaren 31 kalean zehar, 21:00etatik aurrera.
Jarraian Joseba Parron San Sebastian argazkilariak larunbateko desfilean ateratako argazki bilduma: