Hamabi karabela portugesa jaso dituzte Donostian

Hamabi karabela portugesa jaso dituzte gaur Donostian. Udaletik azaldu dutenez, sei karabela jaso dituzte Zurriolan eta beste sei Kontxako hondartzan. Itsasoaren egoera dela eta, karabelak uretatik ateratzen dituen ontzia ez da itsasora atera gaur, eta beraz, urertzean jaso dituzte.