Txantxarreka gaztetxeak bere hamargarren urteurrena ospatuko du larunbatean
Antiguako Txantxarreka gaztetxea. Antiguako Txantxarreka gaztetxeak hamar urte bete ditu, eta larunbatean (irailak 2) urteurrena ospatuko dute.
Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. 11:00etan hasiko dira, Kuadrillen Arteko Olinpiar Jokoekin. 14:30ean, gazte bazkaria egingo dute gaztetxean bertan, eta Olinpiar Jokoetako sariak banatuko dituzte, jai giroan. Iluntzean, Dokara joango dira, 20:00etan kontzertuak hasiko baitira: Mehatxuka eta Manitu taldeek joko dute. Gauerditik aurrera, aldiz, DJ-en garaia izango da: Fresa Morango, Mondongo eta Piku DJ-ak ariko dira, doan.


