Abuztuaren 31ko jarduerek eta estropada egunek trafikoari eragingo diote
Udalak jakinarazi du Erdiguneko eta Parte Zaharreko zenbait lekutan trafiko mozketak egingo dituela Kontxako Bandera lehiatuko den egunetan, eta baita Abuztuaren 31ko jarduerak aurrera eramateko ere. Azken horri dagokionez, egun horretan Bulebarra itxita egongo da 18:30etik 20:00etara, eta horrek Dbuseko zerbitzuetan aldaketak eragingo ditu.
Bestalde, Kontxako Banderaren harira, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat irailaren 10era arte, eta baimendutako ibilgailuak soilik pasa ahalko dira. Bidegorria ere itxi egingo da estropada egunetan (abuztuaren 30ean eta 31n, eta irailaren 3an eta 10ean).
Era berean, Hernani kalea, Peñaflorida kalea eta kai inguruko aparkalekuak erreserbatuta egongo dira estropada egunetan traineruak daramatzaten ibilgailuentzat. Kontrara, kaiko bizilagunek irailaren 11ra arte hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatu ahal izango dute, eremu horietako TAO txartela duten baldintza berdinetan.