Hiru ibilaldi gidatu egingo dituzte irailean Artikutzan
Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak hiru ibilaldi gidatu antolatu ditu irailerako Artikutzan: irailaren 3an, 17an eta 23an. Udalaren webgunearen bidez eman daiteke izena irteeretan, edo 679-61 30 16 telefonora deituz edo Whatsapp bidez idatziz.
Irailaren 3koan Artikutzako urtegi zaharraren inguruan ibiliko dira, Enobieta ibaiaren arroa jarraituz. 17an, Ugaldeko presa ezagutzeko ibilaldi erraza egingo dute. Azkenik, 23an, udazkeneko ekinozioaren harira, gaueko irteera egingo dute, egun horretan egunak eta gauak iraupen bera dutelako: hamabi ordu bakoitzak. Bianditzeko tontorrera igoko dira, handik ilunabarra ikusteko. Informazio guztia udalaren webgunean kontsultatu daiteke.