Dbusen aldaketak egongo dira Abuztuaren 31ko jarduerak direla eta
Dbusek jakinarazi duenez, ostegun honetan, hilak 31, hainbat aldaketa egin beharko ditu eskaintzen dituen zerbitzuetan, egun horretako jarduerak direla eta. Zehazki, 18:30etik 20:00etara Bulebarra itxiko dute, eta horrek aldaketak eragingo ditu. Hala, Bulebarrera iristen diren zerbitzuak Askatasunaren hiribidera, eta Okendo eta Etxaide kaleetara mugituko dira, eta beste batzuk Gipuzkoa plazara. Jarrain Dbusek jakinarazi dituen aldaketak:
- 5 (Bentaberri), 21 (Mutualitateak-Anoeta), 25 (Bentaberri-Añorga), 26 (Amara-Martutene) eta 28 (Amara-Ospitaleak) lineek Okendo kalean edukiko dute azken geltokia.
- 13 lineak (Altza) Askatasunaren hiribideko 3. zenbakian izango du azken geltokia, eta Kursaaleko geltokia Kolon 17 pasealekura mugituko da.
- 14 linearen (Bidebieta) eta 37 linearen (Rodil-Zorroaga) Kursaaleko geltokia Kolon zenbakira lekualdatuko da, baina azken geltokia Gipuzkoa plaza izango du, ohi bezala.
- 8 (Gros-Intxaurrondo), 9 (Egia-Intxaurrondo), 29 (Hego Intxaurrondo) eta 42 (Aldapa-Egia) lineen Bulebarreko eta Askatasunaren hiribideko geltokiak Etxaide kalera mugituko dira, eta hemen ere Kolon pasealekura aldatuko da Kursaaleko ohiko geltokia.
- 31 linearen (Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza) Bulebarreko geltokia Gipuzkoa plazara lekualdatuko da, 14 linearen geltokira, eta Kursaaleko geltokia Kolon pasealekura mugituko da.