Endika Abril errebote txapelketa hasiko da Zubietan igandean
60. Endika Abril errebote txapelketa hemen da, eta igandean (irailak 3) jokatuko dute lehenengo partida Zubietan. Behar Zana eta Zubieta taldeak lehiatuko dira, eta neurketa 10:30ean hasiko da. Zubietak B multzoko bi partida hartuko ditu: Zubieta eta Behar Zana taldeen artekoa igandean, eta Zubieta eta Kanboarrak taldeen artekoa irailaren 17an, ordu berean. Multzo horretako beste neurketa, Behar Zanaren eta Kanboarraken artekoa, Villabonan jokatuko da, irailaren 10ean, 10:30ean.
A multzoari dagokionez, Oiartzunen jokatuko dira partida guztiak, B multzokoen ordu berean: Txost eta Kapito Harri taldeen artekoa igande honetan, Txosten eta Luzeanen artekoa 10ean eta Luzeanen eta Kapito Harriren artekoa 17an.
Multzoetako ligaxkak bukatzean, talde onenek finalerdiak jokatuko dituzte, eta finalerdiak irabazten dituztenen artean finala jokatuko dute. Finalerdiak bere ligaxkan lehenengo gelditu denaren etxean jokatuko dira, eta Villabonan jokatuko dute aurtengo finala.