Harrera egin dio udalak Fortuna kirol elkarteko beteranoen arraun taldeari
Donostiako Udalak harrera egin dio gaur goizean (hilak 30) Fortuna kirol elkarteko beteranoen arraun taldeari, zazpi bandera eta 2023ko La Salve Liga irabazi ondoren, EAEko txapeldun izateaz gain.
Eneko Goia alkateak taldea eta kluba zoriondu hiri osoaren izenean, eta nabarmendu du “plazer handia” dela beraiei harrera egin ahal izatea, “azkenaldian poztasun handia ematen ari zaigun kirola” ordezkatzen dutelako, eta datorren urtean ere harrera hori errepikatu ahal izatea espero duela gaineratu du.
Gainera, alkateak udalaren oroigarri bat eman dio taldeari, udalbatzako ordezkarien txaloen aurrean.