Kalistenia parke bat irekiko dute Bentaberrin urtarrilean
Bentaberrin eraikiko dute kalistenia parkearen simulazioa. (Argazkia: Donostiako Udala) Bentaberriko kiroldegiaren aurrean kalistenia parke bat eraikiko du Donostiako Udalak. Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak azaldu duenez, 200.000 euroko aurrekontua du proiektuak, eta urtarrilerako irekitzea aurreikusten dute. Horrez gain, urrirako Bentaberriko parkour eremua bukatuko dutela gaineratu du.



