Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkatze estropada, iruditan
Estropada hunkigarria egin dute arratsaldean arraun taldeek Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkapenerako. Itsasoa mugituta zegoen, eta horrek arraunlarien lana zaildu du. Orio izan da txapeldun, eta atzetik izan du Donostia Arraun Lagunak, bigarren postuan. Sailkatu diren zazpi taldeak pozik, eta kanpoan geratu direnak nahigabetuta joan dira etxera, baina guztiek ere ahalegin handia egin dute Kontxako Banderarako txartela eskuratzeko.
Irudi politak utzi ditu gaurko arratsaldeak, hurrengo irudietan ikus dezakezuen bezala: