Oriok irabazi du Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkatze estropada
Donostia Arraun Lagunak bigarren sailkatu da, segundo gutxira.
Donostia Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkatze estropadan, Orioren atzetik. Estropada zaila izan da Donostia Arraun Lagunakentzat, izan ere, itsaso zakarra zegoen haizearen eraginez. Hirugarren postuan Tolosaldea sailkatu da, eta Telmo Deun izan da laugarren.
Aurrenengo lau talde horien atzetik geratu dira Hondarribia, Hibaika eta Kaiku. Gaur sailkatu diren zazpi taldeak Donostiarrarekin batera lehiatuko dira igandean (irailak 3), Kontxako Bandera eskuratzeko estropaden lehen asteburuan. Hala ere, datorren astean (hilak 10) erabakiko da bandera nork eramango duen etxera.
Euskotren Ligako Cabo eta Tiran, liga azken bi postuetan amaitu dutenak, lehiatik kanpo geratu dira, eta ETE Ligako Telmo Deunek eta Kaikuk, aldiz, Kontxako Banderarako txartela eskuratu dute.
Gaur bezala, datozen igandeetan ere denek gogor lan egin beharko dute badian, ibilbideko 2.778 metroak ahalik eta azkarren egiteko.
Jarraian gaurko sailkapen estropadako denborak ikus ditzakezue:
1. Orio: 12:23.24
2. Donostia Arraun Lagunak: 12:31.42
3. Tolosaldea: 12:36.92
4. Zumaia: 12:57.88
5. Hondarribia: 13:04.42
6. Hibaika: 13:06.58
7. Kaiku: 13:12.98
8. Chapela: 13:18.94
9. Cabo: 13:23.94
10. Zarautz: 13:39.02
11. Astillero: 13:41.92
12. Ondarroa: 13:46.90
13. Tiran: 13:56.98
14. Deusto: 14:08.48
15. Salgado Perillo: 14:25.28
16. Hernani: 14:34.44
17. Cesantes: 14:55.02
18. Mugardos: 15:04.66