1813ko gertaerak oroitzeko jarduerek hartu dute hiria
Abuztuak 31 ditu gaur, data esanguratsua hirian, eta goizetik ari dira 1813ko sutea eta sarraskia gogoratzeko jarduerak egiten. 11:30ean hiria suntsitu zuten egunean hil zirenen omenezko meza egin dute Santa Maria elizan, eta 12:45ean udal agintariek lore eskaintza egin dute Portaletan.
Arratsaldean, beste hainbat jarduerak emango diote segida egun seinalatu honi: 18:00etan desfile bat abiatuko da Zuloaga plazatik, 19:00etan Bulebarreko kioskoan minutu bateko isilunea egingo da, eta 21:30ean hiriko zenbait elizatako kanpaiak joko dituzte, esate baterako.
Jarraian lore eskaintzan zehar ateratako bideoa eta irudi sorta: