Antiguako Pilota Txapelketako finalak zehaztu dira
Atzo (hilak 30) jokatu ziren azken finalerdiak, eta ia hilabeteko partiden ondoren, guztiz zehaztu dira 75. Antiguako Pilota Txapelketako finalistak nortzuk izango diren. Finalak larunbat honetan jokatuko dira, irailaren 2an, 11:00etan hasita, eta honako bikoteek hartuko dute parte:
- Emakumezkoak: Garai-Capellan eta Arrizabalaga-Galeano
- Gizonezko promesak: Apezetxea-Landa eta Egiguren-Bernaola
- Gizonezko seniorrak: Amiano-Apezetxea eta Fernandez-Oliden
Mikel Goñi, azkenekoz Antiguan
Bestalde, Antigua Pilota Klubak ikasturte hasierako jaialdia prestatu du eta, klubak zehaztu duenez, Mikel Goñi Antiguako frontoian ikusteko azken aukera izango da. Jaialdia irailaren 22an izango da, 19:00etan, eta Urmenete-Goñi Aranburu II.a-Iparragirre bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago. Aurrez Antiguako pilota eskolako umeen partida egongo da. Jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko.