Benficaren, Interren eta Salzburgoren aurka jokatuko du Realak
Txapeldunen Ligako multzoak zehazteko zozketa egin dute arratsaldean, eta Realak dagoeneko badaki zer aurkari izango dituen. Milango Inter, Benfica eta Salzburgo izango dira Realaren aurkariak, eta D multzoan ariko dira txuri-urdinak. Ostiralean argituko dute egutegia.
Ez da multzo erraza, baina zailagoak ere egokitu ahal zitzaizkien donostiarrei. Hala ere, gogor lehiatuko beharko dira gainontzeko taldeekin, hurrengo fasera pasatzeko.