Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropada, iruditan
Kontxako Bandera eskuratzeko gizonezkoen sailkapen estropada egin dute arratsaldean Donostiako badian. Atzo ez bezala, eguraldia lagun izan dute zaleek, eta baita arraunlariek ere, itsasoan haizea nabaria bazen ere. 24 talde aritu dira gaurko lehian, eta itsasoa apur bat nahasia egon arren, erakustaldia eman dute traineruek. Azkenean, Zierbenak lortu du lehen postuan sailkatzea. Estropada amaitu denean, giro bikaina egon da Kaian, Getariako zaleek, adibidez, txaranga eta guzti eraman baitute Esperantza taldea animatzeko.
Igandean bilduko ditugu Kontxako Banderako lehen asteburuko argazkiak, baina hori baino lehen, ez galdu gaurko estropadak utzi dituen irudiak: