Peña y Goñi kaleko Auzoa Eginez bizilagunen elkarteak asanblada egingo du irailaren 7an
Auzoa Eginez izeneko bizilagunen elkartea sortu dute Groseko Peña y Goñi kalean. Hamar urte bete dira kalea oinezkoentzako jarri zutenetik, eta nahiz eta teorian horrela izan, praktikan, bizilagunek bertatik pasatzeko askotariko arazoak dituztela diote. Bizilagunen arabera, tabernen terrazetako zaratak eta ibilgailuek sortzen duten iskanbilak ez diete lorik egiten uzten.
Asanblada egingo dute irailaren 7an, 18:00etatik 20:00etara, Okendo kultur etxean. Asanbladaren ostean, udaleko ordezkariekin biltzea da bizilagunen asmoa, arazo horri elkarren artean konponbide bat jartzen saiatzeko.