Ulia pasealekuko lau familiek ezingo dute gaua etxean pasa, atzeko mendi magaletik harriak erori ostean
Azken egunotan izandako euriaren ondorioz, Uliako pasealekuko 38 eta 40 zenbakidun eraikinen atzealdean dagoen mendi magaletik harri batzuk erori dira etxeen parera. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, udaleko teknikariak bertaratu dira, eta mendi magala egonkortzeko neurri batzuk hartzea erabaki dute.
Neurri horiek hartu bitartean, bi eraikin horietan bizi diren lau familiek (hamar lagun guztira) etxetik atera behar izan dute, eta ez dute gaua etxean igaroko. Udalak hotel bat eskaini die gaua pasa ahal izateko.