Zierbenak irabazi du Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropada
Zierbena sailkatu da lehen postuan Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropadan. Atzetik izan ditu Hondarribia eta Orio, bigarren eta hirugarren lekua eskuratu dutenak, hurrenez hurren. Donostiako badian atzo baino haize gutxiago zegoen arren, olatuak ez ziren askoz bareagoak, baina hala ere, estropada ikusgarriak izan dira gaur arratsaldean.
24 traineru lehiatu dira gaurko sailkapen estropadan, eta honako hauek eskuratu dute Kontxako Banderarako txartela: Zierbenak, Hondarribiak, Oriok, Urdaibaik, Cabok, Getariak eta Ondarroak. Talde horiek Donostiarrarekin batera lehaituko dira datozen bi igandeetan, eta gaur bezala, ahalik eta azkarren zeharkatu beharko dituzte 5.556 metroak, Kontxako Bandera etxera eraman ahal izateko.
Honakoak izan dira Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkapen estropadako denborak:
1. Zierbena: 20:01.80
2. Hondarribia: 20:16.84
3. Orio: 20:17.84
4. Urdaibai: 20:22.40
5. Cabo: 20:33.50
6. Getaria: 20:35.08
7. Ondarroa: 20:38.32
8. Lekeitio: 20:40.04
9. Kaiku: 20:45.20
10. Ares: 20:48.34
11. Arkote: 20:51.50
12. Lapurdi: 20:56.24
13. Sanbartolomeu: 20:56.70
14. Santurtzi: 20:57.38
15: San Pedro: 21:02.20
16: Bueu: 21:14.00
17. Tiran: 21:16.36
18. Telmo Deun: 21:17.96
19. San Juan: 21:22.52
20. Zarautz: 21:31.28
21. Deusto: 22:11.12
22. Elantxobe: 22:22.38
23. Hibaika: 22:25.96
24. Mutriku: 22:33.94