Arrapalan lixiba bota dutela salatu du Eguzkik
Eguzkik salatu du azken egunetan lixiba botatzen aritu direla kaiko arrapalan, Kontxako Banderaren testuinguruan: “Arraunlariak irrist ez egiteko bota omen dute”. Bideoan bi langile ikusten dira, eta arrapalaren behealde osora zerbait isurtzen ari dira.
Dena den, X sare sozialera igotako bideoan aipatu dute kaian “maiz” botatzen dutela lixiba, eta horrek itsasoan duen eragina deitoratu du elkarteak: “Hau ez da oso jasangarria izango edo itsasoak dena irensteko ahalmena al du?”.
Ez da Fukushimako ur erradiaktiboa bezain arriskutsua bainan hipoklorito sodikoa, alegia lejía, dozenaka litro jaurtitzea itsasora ez da ona izango ez. Donostiako Kaia maiz gertatzen da, gaur, arraunlariak irrist ez egiteko bota omen dute. … pic.twitter.com/qgkwHB3zgS
— Eguzki (@EguzkiEH) August 30, 2023