Alvaro Odriozola bueltan ekarri du Realak
Azken asteotako zurrumurruak baieztatu ditu Realak, eta Alvaro Odriozola hegaleko atzelari donostiarraren fitxaketa iragarri du. 2028-2029ko denboraldira arte sinatu du Odriozolak Realarekin, eta zenbait hedabidek argitaratutako informazioaren arabera, 1,5 milioi euro ordaindu ditu klub txuri-urdinak.
Zubietan hezitako jokalariak 2016-2017ko denboraldian egin zuen debuta, eta maila handia erakutsi zuen talde txuri-urdinean jokatu zuen denboraldi eta erdian. Horrela, Real Madrilek fitxatu zuen 2018an, eta azken bost denboraldietan klub horretako jokalaria izan da, nahiz eta bi denboraldiz utzita jokatu duen; batean Bayern Munichen eta bestea Fiorentinan.
Badoazenak
Odriozolaren fitxaketaz gain, merkatuaren itxierarekin, azken irteerak iragarri ditu Realak. Hain zuzen ere, lau jokalari utzita joan dira: Jon Karrikaburu eta Alex Sola Alavesera, Robert Navarro Cadizera eta Diego Rico Getafera.