«Asko estutu beharko dugu bandera irabazi nahi badugu»

Donostia Arraun Lagunakek atzetik aurrerako estropada egin du, eta arraunlariek gertu izan dute lehen jardunaldiko denborarik onena egitea —Tolosaldea irabazleak hemezortzi ehunen baino ez dizkio atera—. Bigarren txanda ikusgarria izan da, hirugarren amaitu duen Donostiarra ere oso gertu ibili baita.
Xubane Uribarrena Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariak estropada “estua” espero zuen, eta hala izan da. Hurrengo igandeari begira, Uribarrenak gogoratu du denborak berriro hutsetik hasiko direla, eta gogor egin beharko dutela lan bandera Donostian geratzea nahi badute: “Asko estutu beharko dugu bandera irabazi nahi badugu”.