Kontxako Banderaren lehen asteburua, iruditan

Atzoko euriteak atzean utzi, eta eguraldiak barealdia izan du gaurkoan. Kontxako uretan, dena den, barealdi horretatik ihes egin dute Kontxako Banderaren lehen asteburua jokatu duten arraunlariek, urteko banderarik preziatuena baitzegoen jokoan. Emakumezkoetan, Tolosaldeak ezustekoa eman du, baina Donostia Arraun Lagunak ia parean du, eta Donostiarra eta Orio ere ez dira aparte. Gizonezkoetan, Urdaibaik jo du lehen kolpea, baina atzetik ditu Hondarribia, Donostiarra, eta Orio, lau segundoko tartean denak.
Kontxako Banderan egon ohi den giro onaren irudiak atera ditu Joseba Parron San Sebastian argazkilariak:




































































