Sagardo Egun urardotua egin dute

Larunbatean ospatu zen Plaza Berrian 36. Sagardo Eguna, eta euriak ere ez zuen hitzorduarekin hutsik egin nahi izan. Horrelakoetan gertatzen den moduan, eguraldiak goitik behera baldintzatu zuen jarduera, eta egun eguzkitsuetan bildu ohi dena baino jende gutxiago bildu zen. Dena den, bertaratutakoek 34 sagardogilek eramandako sagardoaz gozatzeko aukera izaten zuten, baita lehen aldiz 2023ko uztako muztioa probatzeko ere. Aurten ere kopan edan da sagardoa.
Jarrain Aratz Garcia Zaldua argazkilariak egindako irudi bilduma:










































