Tolosaldea garaile, baina dena airean

Tolosaldeak irabazi du Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko estropada, baina traineruen arteko aldeak oso txikiak izan dira. Donostia Arraun Lagunakek atzetik aurrerako estropada egin du, eta azken txanpan denborarik onena egitekotan izan da —Tolosaldeak hemezortzi ehunen bakarrik atera dizkio—. Donostiarrak, ordea, bikain ekin dio estropadari —ziabogan denbora onena markatu du, Tolosaldeak eta Donostia Arraun Lagunakek baino hiru segundo bizkorrago—, baina itzulerakoan ezin izan dio aldeari eutsi, eta hirugarren postuan bukatu du, Tolosaldeatik bi segundora. Laugarren Orio izan da, lehen txandako garailea, lau segundora. Lau ontzi horiek osatuko dute datorren igandean ohorezko txanda, eta, aldeak ikusita, edonork eraman lezake bandera etxera.
Jarraian, lehen jardunaldiko denborak:
- Tolosaldea 10:37.64
- Donostia Arraun Lagunak 10:37.82
- Donostiarra 10:39.80
- Orio 10:42.30
- Hibaika 10:57.22
- Hondarribia 10:59.32
- Zumaia 11:04.86
- Kaiku 11:15.56