Urdaibaik du abantaila, baina Donostiarra bizirik da

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia igarota, Urdaibaik Eusko Label Ligako lidergoa zergatik duen erakutsi du. Ziabogara iristeko Hondarribiak baino hamabi segundo gehiago behar izan ditu, baina, azkenean, bermeotarrek egin dute denborarik onena. Hondarribia segundo pasatxora geratu da, eta Donostiarra hirugarren izan da, lau segundora. Estropada txukuna egin dute etxekoek, eta haiek ere atzetik aurrerako lana egin dute —itzulerakoan bost segundo jan dizkio Hondarribiari—. Orio izan da laugarrena, ia bost segundora, eta Zierbena bosgarrena, zazpira.
Jarraian, lehen jardunaldiko denborak:
- Urdaibai: 19:20.92
- Hondarribia 19:22.17
- Donostiarra 19:25.11
- Orio 19:25.89
- Zierbena 19:28.67
- Cabo 19:48.60
- Getaria 19:49.12
- Ondarroa 20:01.04