Garaipen batekin hasi du liga Bera Berak
Bera Beraren eta Granollersen arteko neurketaren momentu bat. (Argazkia: Oscar Araujo/Bera Bera) Bera Berak ondo hasi du liga, Granollersi etxean irabazita: 37-27. Lehenengo zati parekatu baten ostean, berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira, baina talde donostiarrak indartsu hasi zuen bigarren zatia, eta Granollers ez zen gai izan markagailuari buelta emateko.
Futbolean, Realeko mutilek ligako lehenengo garaipena eskuratu zuten larunbatean Anoetan, Granadari 5-3 irabazita. Neurketa guztian zehar nagusi izan ziren txuri-urdinak, eta 5-1 irabazten iritsi ziren azken minutuetara. Ordea, luzapenean bi gol sartu zituen talde andaluziarrak, baina markagailuan zegoen aldea handiegia zen dagoeneko. Bestalde, neskek Euskal Herria Kopako finala jokatu zuten igandean Athleticen aurka, baina 2-4 galdu zuten.
Pilotan, ostiralean bukatu zen Donostia Hiria Torneoa, eta Jaka-Mariezkurrena II bikotea izan zen garaile, Altuna III-Rezusta bikoteari 22-12 irabazita.
PARTIDAK
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Bera Bera 37 – Granollers 27
Futbola
Gizonezkoen liga, 4. jardunaldia
- Reala 5 – Granada 3
Emakumezkoen Euskal Herria Kopako finala
- Reala 2 – Athletic 4
Pilota
Donostia Hiria Torneoko finala
- Jaka-Mariezkurrena II 22 – Altuna III-Rezusta 12


