Luizietatik babesteko sare bat jarriko dute Igeldoko errepidean
Leku Eder jatetxearen ondoan egingo dituzte lanak. Igeldoko Leku Eder jatetxearen eta jolas parkera doan bidearen arteko bidegurutzearen inguruan lanak hasi dituzte, mendian sare bat jarri eta errepidea luizietatik babesteko. Lanak gaur hasi dira (hilak 4), eta urriaren 31n bukatzea aurreikusten du Donostiako Udalak.
Errepideko errei bateko 200 metro inguru moztu dituzte lanak direla eta, eta txandakako semaforo baten bidez kontrolatuko dute zirkulazioa. Aste honetan esku hartzea egin ahal izateko prestaketa lanak egingo dituzte, besteak beste, eremuko sastraka guztiak kenduz. Sarea noraino jarri dezaketen aztertuko dute eta injekzioak egingo dituzte ondoren (lanen parterik luzeena izango da), azkenik sarea zabaltzeko.


