Abisu horia eta bero sapa ostegunera arte
Tenperatura altuak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak ezarri ditu astearterako, asteazkenerako eta ostegunerako. Abisatu dutenez, 32 gradura iritsiko da Gipuzkoako hainbat lekutan.
Asteleheneko euri-jasa handiak amaituta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegunera arte luzatu ditu abisu horiak, beroagatik. Izan ere, bart euri jasak izan ziren Euskal Herri osoan zehar, 11,5 litro pilatu ziren metro koadroko 10 minutuan Zarautzen, eta 26,8 litro ordubetean Gasteizko Abetxuko auzoan. Ekaitza handiak izan ilunabarrean, EAEn orotara 3.725 zenbatuz.
⚡#Tximista kopurua atzo:
— Euskalmet (@Euskalmet) September 5, 2023
Guztira 3725 tximista neurtu ziren.
📌 Araban: 2390
📌 Bizkaian: 588
📌 Gipuzkoan: 747
Se registran 3725 rayos durante la tarde y noche de ayer. pic.twitter.com/nm91c9sy4O
Astearte honetan, barnealdeko eremu kantauriarrean, Bizkaiko hegoaldean eta Gipuzkoan, termometroak 18 graduren eta 32 graduren artean mugituko dira. Kostaldean 20 eta 30 artean egongo dira, eta Araban 16 eta 29 gradu artean.
Asteazkenean tenperaturak antzeko balioetan mantenduko dira, eta dirudienez, kostaldeko zenbait puntutan tenperatura ez da 23-25 gradutatik jaitsiko.
Ostegunerako, Euskalmetek iragarri du kostaldean maximoa 19 graduren eta 29 graduren artekoa izango dela, 18-32 ingurukoa barnealde kantauriarrean.