La Primitiva zozketak 120.000 euroko sari bat eman du Altzan
Asteleheneko La Primitiva loteriaren zozketak sari bat eman du Altzan, Estatuko Loteria eta Apustuen Ordezkaritza Komertzialak jakinarazi duenez. Zehazki, bigarren kategoriako txartel saridun bat erregistratu dute Larratxo pasealekuko Riva kafetegian, 119.665 eurokoa. Zozketa horretako kategoria bereziko eta lehenengo kategoriako saridunik ez da agertu.