Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du Iberiar Superkoparen finalerdia
Bera Berak Iberiar Superkoparen lehen edizioko finalerdietako bat jokatuko du gaur, 20:00etan, Benfica Portugalgo taldearen kontra, Gasca kiroldegian. Partida horretan erabakiko da txapelketako lehen finalista.
Beste finalista, berriz, Costa del Sol Malaga eta Madeira Andebol taldeek 18:00etan izango duten norgehiagokatik aterako da.
Finala larunbatean jokatuko dute, 21:00etan. Halaber, egun berean, torneoko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia izango da.