Zinemaldiko epaimahaikideak aurkeztu dituzte
Gaur aurkeztu dituzte Zinemaldiko azken berriak. Donostia Sariaz gain, epaimahaietan nor egongo den aurkeztu dute. Sail Ofizialean, Claire Denis zuzendari frantsesa izango da epaimahaiburua, eta berarekin Fan Bingbing Txinako aktorea, Cristina Gallego Kolonbiako ekoizle, zuzendari eta aktorea, Brigitte Lacombe Frantziako argazkilaria, Vicky Luengo Espainiako aktorea, Robert Lantos Hungariako ekoizlea eta Christian Petzold Alemaniako zinemagilea.
Epaimahai ofizialak ondoko sari hauek eman behar ditu nahitaez: Film onenaren Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat), Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko maskorra, Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko maskorra, Argazki onenaren epaimahaiaren saria eta Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.
Euskal zinemaren sailean, berriz, Telmo Irureta euskal aktorea izango da epaimahaiburua, eta kide izango ditu Mikele Landa eta Kristina Zorita.