Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Kontxako Bandera
Duela bi urte gertatu zen moduan, Kontxako Bandera etxean gelditu da, Donostia Arraun Lagunakek irabazi baitu. 18:00etan harrera egingo die Eneko Goia alkateak eta udal korporazioak Parte Zaharreko Plaza Berrian.
Tolosaldea liderretik 0.18 segundora zegoen, baina gogor lehiatu da Lugañene baserriko trainerua, eta Kontxako uretan gailendu da, 10:23.32 minutuko denbora eginda. Liga irabazi ostean, denboraldia borobildu dute horrela.
Joan den asteburuan Tolosaldea gailendu zen, baina bost segundotan baino gutxiagotan zeuden gaurko ohorezko txandako lau traineruak. Horrela, lehia bizian aritu dira laurak, baina bereziki Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra eta Orio. Donostiarrak ere estropada bikaina egin du, eta bigarren amaitu du; hau da, Donostiako bi traineruak izan dira aurtengo emakumezkoen Kontxako Banderako bi trainerurik onenak. Hemen daukazue bigarren jardunaldiko sailkapena:
1. Donostia Arraun Lagunak: 10:23.32
2. Donostiarra: 10:30.70 (+07.38)
3. Orio: 10:36.92 (+13.60)
4. Tolosaldea: 10:44.50 (+21.18)
5. Hondarribia: 10:55.48 (+32.16)
6. Hibaika: 10:58.66 (+35.34)
7. Kaiku: 10:59.60 (+36.28)
8. Zumaia: 11:02.24 (+38.92)
Jarraian, sailkapen osoa, bi jardunaldietako denborak batuta:
1. Donostia Arraun Lagunak: 21:01.14
2. Donostiarra: 21:10.50 (+09.36)
3. Orio: 21:19.22 (+18.08)
4. Tolosaldea: 21:22.14 (+21:00)
5. Hondarribia: 21:54.80 (+53.66)
6. Hibaika: 21:55.88 (+54.74)
7. Zumaia: 22:07.10 (+1:05.96)
8. Kaiku: 22:15.16 (+1:14.02)