«Helmuga gurutzatu arte disfrutatu dugu»
Donostia Arraun Lagunakek Kontxako Bandera irabazi du, eta kaian bertan Andrea Astudillo patroiarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Pozik agertu da garaipenarekin, eta nabarmendu du azken momentura arte gozatu dutela arraunean.
2021ean gertatu zen moduan —Astudillo orduan ere taldekidea zen—, liga irabazi ostean lortu dute Kontxako Bandera, eta horrekin denboraldia borobildu dutela esan du patroiak. Halaber, emakumezkoek Kontxako Bandera honetan erakutsitako mailarengatik eta eskainitako ikuskizunarengatik harro agertu da.
Jarraian, Astudillok hedabide honi emandako adierazpenak: