Herensugea Urgulletik Parte Zaharrera jaitsi da
Herensugea Santa Maria elizaren aurrean, erraldoiekin. (Argazkia: Aratz Garcia Zaldua) Euskal Jaien barruan, Herensugearen Jaitsiera egin zuten larunbat arratsaldean Parte Zaharrean. Urgulletik jaitsi zen herensugea, eta buruhandiek, erraldoiek eta dultzaineroek lagunduta, auzoko kaleetan barrena ibili zen, jai giroan.
Jarraian, Aratz Garcia Zalduak egindako argazkien bilduma ikus dezakezue:


