Intxaurrondon edozer gauza eraman dezakete aldapan gora
Iazko arrakastaren ondoren, Lizardi kaleko aldapako Maldapa giza proba egin dute aurten berriz ere Intxaurrondo Zaharreko jaietan. Larunbat arratsaldean egin zuten, eta hainbat igoeraz gozatu ahal izan zuten inguruan bildutako auzotarrek.
Lehenik eta behin, aurtengo alkate Bedats auzokidea igo zuten aldapan gora. Ondoren, besteak beste, zenbait haurrek euren igoera egin zuten, lau laguneko bi taldek 150 kiloko harria igo zuten eta Altzako talde batek 500 kilokoa igo zuen. Iaz Intxaurrondokoek ezarritako marka gainditzea zuten helburu, baina ez zuten lortu: 2:34 minutuan igo zuten 500 kiloko harria iaz Intxaurrondokoek, eta 2:37an igo zuten larunbatean Altzakoek.
Jarraian, Maldapa giza probako bideoa eta zenbait argazki ikus ditzakezue: