Urdaibai garaile Kontxan, eta Donostiarra laugarren
Ez da ezustekorik egon gizonezkoen Kontxako Banderan: Urdaibai nagusitu da bigarren jardunaldian ere, eta bandera Bermeora doa.
Nagusitasunez aritu dira bizkaitarrak ohorezko txandan, eta 19:09.74 minutuko denbora egin dute. Bestalde, Zierbena bigarren gelditu da sailkapen orokorrean, kontsolazio txandan estropada bikaina eginda; 19:13.62 minutuko denbora egin dute.
Nabarmentzekoa da ziabogan denborarik azkarrena egin duena Zierbena izan dela, 9:41 minututan egin baitu lehenengo luzea; Urdaibaik bost segundo gehiago behar izan ditu. Hemen dituzue bigarren jardunaldiko denborak (Ondarroa lehiaketaz kanpo aritu da, bere errenkada berandu aurkeztu ostean, zigorra jaso baitu):
1. Urdaibai: 19:09.74
2. Zierbena: 19:13.62 (+03.88)
3. Hondarribia: 19:38.44 (+28.70)
4. Donostiarra: 19:40.42 (+30.68)
5. Orio: 19:42.40 (+32.66)
6. Cabo: 19:45.06 (+35.32)
7. Getaria: 19:56.90 (+47.16)
Jarraian, sailkapen orokorra, bi jardunaldietako denborak batuta (Ondarroa lehiaketaz kanpo):
1. Urdaibai: 38:30.66
2. Zierbena: 38:42.29 (+11.63)
3. Hondarribia: 39:00.61 (+29.95)
4. Donostiarra: 39:05.53 (+34.87)
5. Orio: 39:08.29 (+37.63)
6. Cabo: 39:33.66 (+1:03.00)
7. Getaria: 39:46.02 (+1:15.36)